Archivo de Noviembre de 2007

CONVOCATORIA A SESIÓN EXTRAORDINARIA DEL AYUNTAMIENTO PLENO

Día: 22/11/2007 (Jueves)

Hora: 19:30
Lugar: Salón de plenos

Orden del Día:
 

1.- Lectura y aprobación, si procede, del acta de la sesión ordinaria del Pleno Municipal del día 25 de octubre de 2007.
2.- Aprobación de facturas.
3.- Dar cuenta de los Decretos de la Alcaldía.
4.- Aprobación del presupuesto municipal general de 2008.
5.-Aprobar la distribución de las asignaciones económicas consignadas en el presupuesto municipal general de 2007 a favor de los concejales y grupos políticos municipales.
6.-Aprobación del proyecto de ejecución de un centro de talasoterapia y servicios de playa a instalar bajo el paseo marítimo.

7.-Aprobación provisional del Plan Parcial del sector SUR.1-Areaga.1, previa resolución de las alegaciones presentadas y adecuación de dicho Plan a la Ley del suelo y urbanismo del Gobierno Vasco.

8.- Aprobar el informe sobre el expediente tramitado para la apertura de una actividad de txoko en una lonja de San Pelaioko bide nagusia 56 de Bakio, interesado por Doña Catherine Dreyfus.

9.- Aprobación del calendario laboral del año 2008.
10.- Ruegos y preguntas.

APARTEKO UDAL BILKURARAKO DEIA

Eguna: 2007/11/22 (Eguena)
Ordua: 19:30
Tokia: batzar-gela
  Aztergaiak:
 1.- 2007ko urriaren 25ean egindako ohiko udalbatzaren akta irakurri eta onetsi, hala behar balitz.
2.- Fakturak onetsi.
3.- Alkatetzaren dekretuen barri emon.
4.- 2008ko udal aurrekontu orokorra onetsi.
5.-2007 udal aurrekontuan udal talde politiko eta zinegotzientzat zainpetuta dagoan diruaren banaketa erabagi.
6.-Itsas-pasealekuko azpian talasoterapia eta hondartzako zerbitzuak ipinteko eraikitze-obren burutzapen proiektua onetsi.
7.-SUR.1-Areaga.1 eremuko plan partziala behin-behinean onetsi, beti be aurkeztutako alegazinoak ebatzi eta Plan hori Eusko Jaurlaritzako  lurzoruari eta urigintzari buruzko Legera egokitzea erabagi ostean.
8.-Catherine Dreyfus andreak, San Pelaioko bide nagusiko 56. eraikineko beheko lokal batean txoko bat zabaltzeko lizentzia eskatu dauala eta, espediente horren ganeko txostena egin.
9.- 2008ko udaleko lan egutegia onetsi.
10.- Eskariak eta galderak.

BAKIOSOS-ek kezka azaldu du nahiko aurreratuta dagoen hirigintza egitasmo batean ustezko irregulartasunak azalerazi ditzakeelako egiten ari diren epaiketak

SR-Bakea egitasmoa da, bertan 306 etxebizitza egiteko asmoa dago, horietatik soilik 42 prezio tasatukoak, Bakion aurreratuen dagoen hirigintza egitasmo pribatua. Egunotan epaiketa izan berri da inguruko bizilagun batzuk jarritako errekurtsoari erantzunez, hain zuzen ere, 2006an Arau Subsidiarioen aldarazpena onartzen zuen Foru Aginduaren kontra jarritakoa. Lur-eremu honetan urpetzeko arrisku haudia dago uholderik izanez gero.
  Hori guztiagatik BAKIOSOS herritar taldeak ondoren atxikitzen dugun gutuna aurkeztu du Bakioko udalean
 ———- o ———-
 
Bakioko alkate jaunari:
Gutun hau sinatzen dugun bakiotarrok honakoa adierazi nahi dizugu:
 

2007ko urriaren 15ean Bilbon, Euskadiko Justizia Epaitegi Nagusiko Auzi Kontenziosoetako aretoan, elkarte honetako zenbait kide eta bakiotar batzuk 98-937/06-2 prozedimenduaren ahozko saioaren lekuko izan ginen. Hain zuzen ere, SR-2 Bakea hirigintza egitasmoa moldatzeko Arau Subsidiarioen aldaketaren kontra herrikide batzuk jarritako helegite edo errekurtsoa ebazten zen.
 

Ahozko bista izan zen egunean epaileak Arkitektu Peritu bati enkargatutako txosten bat irakurri zen. Epailearen esku dagoen txosten horretan, perituak egindako lanaren arabera beti ere, SR-2 Bakea arloan ustez izandako irregulartasun batzuen berri emoten da. Bertan entzundakoa eta konsiderazio batzuk helerazi nahi genizkizuke, herriko agintari gorena zaren horri:
Udalak kontratatutako abokatu-asesoreak txostenaren ezereztatzea eskatu zuen hasiera hasieratik, galderei erantzuten ez zielakoan, eta txosten berri bat eskatu zuen. Bistan zehar aitortu zuen ez zuela txostena behar bezala irakurri. Ez zion garrantziarik eman SR-2 edo Bakea deritzon esparrua itsasoak ikututa dagoela, eta hortaz, itsasaldien araudiaren menpe dagoela. Hori horrela izanik delimitazio egokia egiteko behar beharrezkoa da aurrez Estepona erreka-ertzeen eta berauen sistema generalen eta esparru libreen zehaztapena egitea, bai eta itsasertzeko mugena ere. Itsasadarra da, itsas-ekosistema bat ur-gazi truke haundia duena, eta hortaz Kostas-en babespean ere badagoena.  Abokatuak ere onartu zuen ez zegoela batere argi babes-gunearen mugaketa zehaztik eginda zegoenik, eta udal-planeamenduaren planoetan Kostas-eko mugaketa ofizialaren moldaketa edo egokitzapen bat egin zela Bakeako hirigintza-egitasmoaren araberakoa. Garrantzi gitxikoa iruditu daitekeen arren, diskrezionalitate hutsa iruditzen zaigu, eta nahiko eztabaidagarria Kostas-eko legea egin zenetik urteak pasa direnean orain deslindea egokitzea planeamendu zehatz bati loturik. Horrekin batera, ahozko saioan demandanteen abokatuak eta udal asesoreak erakutsitako planoetan deslindea desberdin agertzen zen.
 

Udalaren abokatuak ez zuenez kontrakorik esan, ez zen argi geratu perituak dionez, eraikitzen hasi ote den Estepona errekaren egokitzapen hidraulikoko proiektua eginda egon barik, Ur Zuzendaritzak hala egiteko agindu zuen arren, 2006ko martxoak 27ko informean. (“Aldarazpenean ezarritako jarduerak Egokitzapen hidraulikoaren Proiektuan ezarritako obrak, eta txostenean aipatzen den Estepona ibaiaren lehengoratzea gauzatzen direnean bakarrik garatu ahal izango dira”. 2006ko maiatzaren 5an Bizkaiko Aldundiak behin eta betiko onartu zuen Arauen modifikazioa “Uren Zuzendaritzak ezarritako zehaztapen lotesleak barruan sarturik daudela ulertuz”.
Bestaldetik, azken udal bilkuran (2007ko urriaren 26an) onartu egin zen Arau Subsidiarioak modifikatzea Estepona eta Uxiña errekak zabaltzeko, erreka-bazterrak Sistema Generalera sartzeko, 2001eko Arauetan hala ez dagoelako. Bertan esan zenez kontua premiazkoa da “errekaren kanalizazioa amaitu ahal izateko”. Nahasmen haundia dago eta Bakioko bizilagun modura azalpen bat eskatzen dugu.
Gure iritziz Udal Administrazioak ezin diola ezikusiarena egin auzi honetan dagoenari: batetik, udal planeamenduaren zenbait modifikaziñok erabilera publikoko eremuen  ebazketa edo desagerketa ekar dezaketela. Interes partikularrei mesede egiteko, kontuan izan barik udala dela edo izango litzatekeela izan daitezkeen kalte-ordainei aurre egin beharko diena. Zer esanik ez pertsonen edo ondasunen ongizatea uholdeak edo halako gertakaririk izanez gero, bide batez, Bakean bertan sarri ikusi ditugunak.
Uste dugu gertakari larriak direla epaitzen ari direnak, epaiketan izan ez ziren bakiotarrek jakin beharko lituzketenak. SR-2 Bakea egitasmoa herrian aurreratuen dagoen hirigintze pribatua da, oharkabean pasa ezin den aurrekaria.
Guzti horregatik dei egiten dizugu salaketa edo idatzi hau bai udalaren web orrian edo iragarki oholean jartzea eskatzen dugu, edo azalpen publiko bat Udalaren aldetik, epaitegitik etorriko den sententzia ikur batekoa edo bestekoa izan arren.
BakioSOS Herritar Elkartea

BAKIOSOS muestra su preocupación ante el juicio en curso que apunta posibles irregularidades en un sector en avanzada contrucción.

Se trata de SR-2 Bakea, con 306 viviendas en proyecto y tán sólo 42 tasadas, la promoción privada más avanzada en Bakio que se está viendo enjuiciada estos días debido a la denuncia o recurso presentado por varios vecinos de la zona, contra la Orden Foral que aprobó en 2006 la modificación de las Normas Subsidiarias en ese sector urbanizable por el que discurre el río y es zona manifiestamente inundable.
Es por ello por lo que el colectivo de vecinos de Bakio BAKIOSOS se ha dirigido al Ayuntamiento de Bakio en los términos que recoge este escrito.
———- o ———-
 Sr. Alcalde, presidente del Ayuntamiento de Bakio:
 
Los abajo firmantes, vecinos de este municipio, tienen el honor de manifestarle lo siguiente:
 Que el día 15 de octubre del 2007, en la sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, miembros de esta asociación y varios vecinos fuimos testigos directos de la vista del procedimiento 98-937/06-2 (recurso promovido por varios vecinos contra Orden Foral 756/2006, relativa a la modificación de las NNSS correspondientes al sector SR-2 Bakea), poniendo en su conocimiento los siguientes hechos:
 

En el día de la vista se dio lectura de un informe redactado por un Arquitecto Perito Forense encargado por la autoridad judicial. En dicho informe, que obra en poder del juez, se da cuenta de posibles irregularidades cometidas en el área SR-2 Bakea. Por medio de estas líneas le hacemos llegar lo que en la sala pudimos constatar.
 
El letrado contratado como asesor municipal pidió al comienzo de la misma la nulidad del informe pericial (aduciendo que no contestaba a las preguntas) y que se encargase a un nuevo perito un nuevo informe. Durante el transcurso de la vista manifestó que no había leído el informe con detenimiento. Restó importancia al hecho que esta Unidad (SR-2 Bakea) está bañada por el mar y por tanto sujeta al régimen de mareas, por lo que para su correcta delimitación resulta imprescindible la correcta definición previa de los sistemas generales de áreas libres constituyentes de las riberas del Estepona y de la costa marítima. Se trata de una ría, un ecosistema marino con intercambio de salinidad y por tanto sujeto a la protección también de Costas. Reconoció el letrado que no existía certeza sobre la línea de deslinde oficial de protección, la demarcación marítimo-terrestre, y que se había dibujado en los planos del planeamiento municipal una compensación o adaptación del deslinde oficial de Costas al planeamiento urbanístico promovido por Bakea. Además, En los planos expuestos en la vista por el abogado de los demandantes y el asesor municipal el deslinde no coincidía.
Pese a que puede parecer poco relevante, a todas luces parece una discrecionalidad y algo bastante discutible el hecho de adecuar ahora años después de aprobarse la Ley de Costas los delindes de acuerdo a un planeamiento concreto.
 Ya que el letrado asesor municipal no opuso objección, tampoco quedó claro el día de la vista oral si, tal y como sostiene el perito, se ha comenzado la construcción sin estar definitivamente ejecutado el Proyecto de Acondicionamiento Hidráulico y Restauración del río Estepona, pese a que la Dirección de Aguas así lo exijió en el informe con fecha 27 de marzo de 2006. (“Las actuaciones previstas en la modificación sólo podrán realizarse cuando se hayan ejecutado por completo las obras previstas en el Proyecto de Acondicionamiento Hidráulico”). El 5 de mayo de 2006 la Diputación aprobó definitivamente la modificación de las NNSS “entendiéndose introducidas en el documento” las determinaciones relacionadas con ese informe de Aguas.
 
Por otro lado, en el último pleno municipal (26 de octubre de 2007) se ha aprobado ahora modificar puntualmente las NNSS e introducir los terrenos de los ríos Estepona y Uxiña como Sistema General, ya que en la reforma de 2001 no estaban calificados así. Según se dijo en el pleno era cuestión de urgencia “para poder finalizar la canalización del río”. No entendemos lo que ocurre y como vecinos de Bakio pedimos una explicación al respecto.
 A nuestro parecer, la Administración Local no puede ignorar el fondo de lo que en este contencioso se debate: por un lado, que determinadas modificaciones del planeamiento general municipal pueden llegar a suponer la sustracción de los espacios libres de uso y dominio público, favoreciendo a unos particulares sin tener en cuenta que lo que se hace es responsabilizar al Ayuntamiento de las futuras consecuencias indemnizatorias que de ello se deriven si se restablece la legalidad. Y, ni qué decir tiene, el hecho de poner en peligro la integridad de las personas o de los bienes materiales (edificaciones) en caso de ocurrir riadas o incidencias parecidas, que ya hemos visto en la zona de Bakea. 
 

Creemos que son unos hechos relevantes, y que deben ponerse en conocimiento de los vecinos de Bakio que no conocen lo que se está juzgando. El área SR-2 (Bakea) es la promoción privada más avanzada en Bakio, un precedente que no se puede obviar.  
Por lo cual, exigimos a esta Corporación que Usted preside se apruebe dar publicidad a la presente demanda en la página web del ayuntamiento o el tablón de anuncios, o en su defecto una explicación por parte del Ayuntamiento. Todo ello con independencia de lo que la Sala de lo Contencioso dictamine en su día.
  BakioSOS Herritar Elkartea